Gure webgunearen funtzionamendu egokirako eta helburu analitikoetarako gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Cookie teknikoak uneoro daude aktibo, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak baitira. Cookie analitikoak onar ditzakezu "Onartu" botoian klik eginez edo haien erabilera baztertu "Ukatu" botoian. Informazio gehiago gure Cookieen Politikan ikus dezakezu .
HOBETO BIZI

Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.

ONGI ETORRI BIHAR-ERA

BIHAR zerbitzu eta produktu integralak eskaintzen dituen enpresa bat da, adinekoak hobeto bizi daitezen etxean.

BIHAR zure bizitzako edozein unetan laguntzen dizun zaintza integraleko zerbitzu bat da; zuretzat pentsatutako produktuen aukeraketa bat, zure errutinetan lagunduko dizun aplikazio bat, eta, behar izanez gero, egoitza bat aukeratzeko aholkularitza ere bai. Gainera, edozein zalantza izanez gero, doako laguntza-telefono bat eskaintzen dizugu.

BIHAR MONDRAGON KORPORAZIOAREN PARTE DA

MONDRAGON Korporazioaren babesarekin sortu zen BIHAR. Esperientzia, egiten jakitea, eta gizarte-konpromisoa dira gure nortasuna.

Ezagutu gaitzazu BIHARko jendearen bitartez

Hauek dira gure zerbitzuak

Adinekoen zaintza etxean 

Bihar Homen logoa, helduentzako zaintza zerbitzua

Etxean eta egoitzetan zaintzeko zerbitzuak adinekoentzat edo menpekotasuna duten pertsonentzat.

Adinekoentzako produktuak

BIHAR dendaren logotipoa, adinekoentzako produktuak

Behar zehatzetarako hautatutako produktuen salmenta eta alokairua.

Doako laguntza eta aholkularitza

Bihar Helpen logotipoa, adinekoentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua

Adinekoak zaintzeko prozedura eta izapideen inguruan aholkatzen dizugu. Egin zure laguntza-eskaerak eta administrazio-izapideak zaintzeko gure aholkuekin.

Ongizate eta aisialdi errutinak

BiharTV logotipoa, helduentzako osasun eta aisialdiko errutinak

Zure telebista pertsonalizatzen dugu neurrirako kanal batekin. Errutinen jarraipena egiteko alertak ezartzen dira, ariketak egin ditzakezu zure gaitasunen eta beharren arabera edo sukaldaritza-bideoekin eta beste zaletasun batzuei buruzko bideoekin entretenitu zaitezke.

Adinekoentzako etxez etxeko zainketei buruzko laguntza edo informazioa behar duzu?

Azal iezaguzu zure kasua, eta aholkulari batek erantzungo die zure galderei. Nahi izanez gero, etxean bisitatuko zaitugu.

Zer diote gure zerbitzuei buruz?

Mari Carmen Zaldua
Errehabilitazioan. Bilbo
Zerbitzua:
Bihar Homen logoa, helduentzako zaintza zerbitzua

«Juanaren laguntzak, nire zaintzailea, eguna aprobetxatzeko aukera ematen dit gustuko dudana egiten».

Juan Antonio Lopez
Bakarrik bizi. Gasteiz
Zerbitzua:
Bihar Homen logoa, helduentzako zaintza zerbitzua

«Etxez etxeklo zaintzei esker, etxean jarrai dezaket ondo zainduta egotearen lasaitasunarekin».

Ane Miren Pagaldai
Begoren alaba. donostia
Zerbitzua:
Bihar Helpen logotipoa, adinekoentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua

"BIHARekin behar duen laguntza hori aurkitu dut amarentzat, eta horrela, kalitatezko denbora pasatu dezaket berarekin."

Bego García
Gaixotasun kronikoa. donostia
Zerbitzua:
Bihar Homen logoa, helduentzako zaintza zerbitzua

«BIHARen lagundu didate ulertzen garrantzitsua dena ez dela nire adina, egin nahi dudana baizik».

Bihar Helpen logotipoa, adinekoentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua
DOAKO LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA
Kaixo, Rakel naiz eta hemen nago zuri laguntzeko.

Deitu iezadazu eta doan lagunduko dizut izapide eta tramiteetan edo adinekoen zaintzarako aholkuekin.

Bihar Helpen logotipoa, adinekoentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua
DOAKO LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA
Kaixo, Rakel naiz eta hemen nago zuri laguntzeko.

Zalantzarik izanez gero edo menpekotasunarekin edo zerbitzuren batekin lotutako izapideren bati buruzko zalantza badaukazu edo izapideren bat egiteko laguntza behar baduzu, dei iezadazu

Zure egunerokoa hobetzeko produktuak

BIHAR dendaren logotipoa, adinekoentzako produktuak

Adinekoak zaintzeko gure espezialistek kontu handiz hautatu dute pertsonen ongizatea hobetzeko produktu sorta hau.

Atseden-sistemak

Adinekoen ongizaterako prestatutako atseden-sistemak.

Informazio gehiago

Lasaitzeko sistemak

Etxean lasaitzeko eta eroso sentitzeko egokitutako produktuak

Informazio gehiago

Mugikortasunerako laguntzak

Pertsonen autonomia sustatzeko produktuak.

Informazio gehiago

Erosotasuna eta etxea

Etxean erabateko ongizatea lortzeko produktu sorta.

Informazio gehiago
HOBETO BIZI
"Hauek ere nire garaiak dira"
OHIKO GALDERAK

Zalantzarik izanez gero, baliteke galde-erantzun hauek lagungarriak izatea.

Zer dira etxez etxeko zaintzak?

Nolabaiteko laguntza (soziosanitarioa, etxean errehabilitatzeko edo konpainia egiteko) laguntzaren bat behar duen pertsonari etxean ematen zaion zaintza da. Zaintza horiek pertsonaren beharretara egokitzen dira, bai ordutegia, bai etxean edo kanpoan bizi den langile bat, bai laguntza-egunak egokituz.

Zer egin dezake zaintzaile batek?

Lagundu, etxeko lanak egin, sendagaiak kontrolatu, garbiketak eta dituen tituluari eta esperientziari dagozkion zereginak.

Zaintzailea aukera dezaket?

Bai, beti. Erabiltzailearen iritzia oso garrantzitsua da konfiantzazko harreman bat sortzeko. Pertsona perfektua bilatuko dugu zaintza-beharrekin bat datorren pertsona hori aurkitu arte.

Zergatik konfatu Bihar-en?

Guretzat zaintzen den pertsonaren eta zaintzailearen arteko harremana garrantzitsuena delako. Horregatik, teknologia, esperientzia eta tradizioa konbinatzen ditugu hautapen-prozesuan. Teknologia hautapen-prozesua hobetu eta kontratatzeko-denborak murrizteko. Esperientzia Euskadin zaintzen erreferente den GSR enpresak sektorean 20 urtez egin duen lanean oinarritzen garelako. Eta tradizioa gure jendea eta haien beharrak oso ongi ulertzen ditugulako.

HAZITEK - ENPRESA I+G BULTZATZEKO LAGUNTZAPROGRAMA

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK
2021-2027 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAR FUNTSAREN (EGEF) BITARTEZ KOFINANTZIATUTAKO ERAGIKETA

Proyecto ZL-2023/00182 - CAREFLIX Proiektua

PROGRAMA DE AYUDAS DE APOYO A LA I+D EMPRESARIAL - HAZITEK

ACTUACIÓN COFINANCIADA POR EL GOBIERNO VASCO Y LA UNIÓN EUROPEA A TRAVÉS DEL FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL 2021-2027 (FEDER)