Gure webgunearen funtzionamendu egokirako eta helburu analitikoetarako gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Cookie teknikoak uneoro daude aktibo, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak baitira. Cookie analitikoak onar ditzakezu "Onartu" botoian klik eginez edo haien erabilera baztertu "Ukatu" botoian. Informazio gehiago gure Cookieen Politikan ikus dezakezu .
OHIKO GALDERAK

Zalantzarik izanez gero, baliteke galde-erantzun hauek lagungarriak izatea.

Zer dira etxez etxeko zaintzak?

Laguntzaren bat behar duen pertsonaren etxean ematen diren zainketak dira, gizarte- eta osasun-arlokoa, etxekoa, errehabilitaziokoa edo laguntzakoa. Zainketa horiek pertsonaren beharretara egokitzen dira, bai ordutegian, bai barruan eta/edo kanpoan, bai asistentzia-egunetan.

Zer egin dezake zaintzaile batek?

Lagundu, etxeko lanak egin, sendagaiak kontrolatu, garbiketak eta dituen tituluari eta esperientziari dagozkion zereginak.

Zaintzailea lehenago ezagutu dezaket?

Noski. Hainbat hautagai proposatuko dizkizugu eta zure beharretara gehien egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.

Eta zaintzailez aldatu nahi badut?

Laguntza-harremanean gorabeherak izan daitezke, beste edozein harreman pertsonaletan gertatzen den moduan. Edozein arrazoirengatik zaintzailea aldatu nahi izanez gero, beste hautapen-prozesu bat hasiko du, zaintzaile egokiena topatzeko.

Zenbat balio du etxez etxeko zaintzen zerbitzu batek?

Prezioa lanaldiaren eta eskatutako tituluen araberakoa izango da. Hoberena galdetzea da, pertsonala eta esklusiboa delako kasu bakoitzerako.

Zerbitzua amai daiteke?

Noski. Lan-harreman guztietan egin ohi den moduan, behar den unean amai daiteke harreman hori, lan-araudiak dioena beteta.

Zaintzailea aukera dezaket?

Bai, beti. Erabiltzailearen iritzia oso garrantzitsua da konfiantzazko harreman bat sortzeko. Pertsona perfektua bilatuko dugu zaintza-beharrekin bat datorren pertsona hori aurkitu arte.

Zenbat denbora pasatzen da zerbitzua eskatzen dudanetik hasten denera arte?

Hautaketa-zerbitzu eta -prozesu bakoitza desberdina da, baina beharrezko urrats guztiak betetzen badira, prozesuak gehienez 7 lanegun iraun ditzake.

Zer egin behar dut eskatzeko?

Oso erraza. Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure kasurako irtenbiderik onena zein den aholkatuko dizugu. Behin harremanetan jarrita, prozesu osoan zehar gidatuko zaitugu, ahalik eta errazena izan daiten. Guk beharrezko izapide guztiak egingo ditugu, garrantzitsua denaz bakarrik arduratu zaitezen.

Zergatik konfatu Bihar-en?

Ulertzen dugulako zaindutakoaren eta zaintzailearen arteko harremana dela garrantzitsuena. Horregatik, teknologia, esperientzia eta tradizioa konbinatzen ditugu hautaketa-prozesuan. Prozesua hobetzeko eta kontratazio-denborak murrizteko teknologia. Esperientzia, GSR-k asistentzia-sektorean 20 urtetan egindako lanean oinarritzen garelako, Euskal Autonomia Erkidegoko zaintzetan erreferentea dena. Eta tradizioa, gure jendea eta bere beharrak oso ondo ulertzen ditugulako.

Alderdi juridikoak

Zalantzarik al duzu zaintza-prozesuaren legezko alderdiren bati buruz? Gurekin harremanetan jarri konpromisorik gabe eta argituko ditugu.